PASTA FRESKO BETEA KARBONARA SALTSAN

Alabak izugarri gustuko duten platera, erreza eta 40 minututan prestatu dezakezuna.

Osagaiak:

6 Perts.

3 kutxa Pasta fresko betea
           Haragiz betea
           Gaztaz betea
           Ziazerbaz betea
10 Xafla hirugihar ketua
2 Gaztatxo
500ml Esne-gain likidoa
Gazta urratua
1 Tipula
Piperbeltza
Ardo zuria
Olioa

Prestaketa:

Pasta freskoa egosteko, lapiko bati 3L ur gehitu. Gatza eta oiloa erantsiz sutara. Irakiten hasten denean pasta gehituz 4 eta 6 min itxarongo dugu (pasta al-dente dugun arte), gorde.

Lapiko baxu batean oiloa  bero dugunean tipula txikitua gehitu (gatza pittin bat erantsiz, tipulak daukan ura aterako du, horrela obe egosiz). Tipula potxatu ondoren hirugiharra zatitu eta erantsi.

Tipula potxatu ondoren hirugiharra zatitu eta erantsi. Multzoa egina dagoenean ardo zuria gehitu eta 10 min. egosi (alkohola 10min behar ditu lurruntzeko).

Esne-gaina erantsi eta, piperbeltza nahi adina gehitu ondoren 5 minutuz egosi. Pasta gehitu, ongi nahastu eta gazta urratua erantsi.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*