ITSASONTZI PIRATA

Lizarran amarekin pote bat hartzen nengoela, piper berde marmelada erabiltzen zuen pintxo bat ikusi eta eskatu nuen, bertatik pintxo hau egitea bururatu nuen.

Osagaiak

Urdaiazpiko xaflak
1 zm Ogi xerra
Olioa

Marmeladarentzako:
600gr Piper berdea
250gr Azukrea
50ml Ura
50ml Pedro Ximenez (edo ardo goxoa)
25ml Olioa
1 Gatza koilarakada

Prestaketa:


Piperrei enborra eta haziak kendu ondoren laukitan zatitu.

Lapiko batean piperrak, azukrea, ura, ardoa, olioa eta gatza batera bota. Su motelean (0 eta 10 bitartekoan 4 zenbakian) 45 min. egosi.

 Irabiagailu eta pure gailutik pasa.

Ogia zm bateko zerratan zatitu. Zartagina batean urreztatu ondoren zapi xurgatzaile baten gainean ezarri. Zerbitzatzeko ogiaren gainean marmelada jarri eta urdaiazpikoa bela moduan ipini zotzaren laguntzarekin.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*