PORRUSALDA

Osagaiak:

8 Perts.
700gr Porru
250gr Patata
250gr Azenario
2 Tipulin
Oilasko salda  1L
Olioa
Gatza

Prestaketa:

Lapiko bat olioztatu eta tipulina gehituko dugu brunoisen zatiturik.

Potxatu hondoren, azenarioa (xerratan zatiturik) gehitu.

Multzoa sueztitu, patatak zatiturik gaineratu eta  oilasko salda gehituko dugu (kontutan hartu behar da salda patatak estaltzea, bestela uraz lagundu).

Irakiten hasten denean, porruak gehitu, hauek garbi eta 2.5zmtan zatiturik ditugula.

Gatzez ondu eta lapikoa estalirik dugula, 20 minutuz egosiko dugu su motelean. Lapikoan zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*