ALEMANIAR ENTSALADA

Udako egun beroetan jaki freskagarriak gogoko ditugu, hona hemen hauetako bat.

Osagaiak:

6 Perts.
2 Tipula fresko
180gr. Frankfurt hestebete
3 koilarakada Esne-gain likidoa
5 koilarakada Maionesa
1krg. Patata
Piperbeltza
Gatza
3 koilarakada Dijon ziapea
8 Ozpin pepino

Prestaketa:

Patatak gatzarekin 40 minutuz egosi (azalarekin). Tipula , pepinoak (edo luzokerrak) brunoise erara eta hestebeteak (0.5zn tako xaflatan) zatitu.

Maionesa, esne-gaina eta ziapea irabiatuz, gatzez ondu eta nahi adina piperbeltza bota. Patatak egosita ditugunean, zuritu eta 3zm tako kuboetan zatitu. Pepinoa, patata eta tipulari salda gaineratuz, film plastiko batekin estaliz hozkailura sartu, multzoa hoztu arte.

Ontzian zerbitzatu dezakezu, ogi xigortua primeran doakio .

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*