INDIOILAR ERRULOA CURRY SALTSAN

Indioilarrak oso erraz prestatu daiteke beste edozein elementu edo saltsa batekin, errezeta hau adibide bat da.

Osagaiak:

4 Perts.
Indioilar bular 1 xerratan zatiturik
Tipula erdia
8 Urdaiazpiko xerra
8 York urdaiazpiko xerra
8 Gazta sandwich xerra
3 Baratxuri ale
Banana 1
Sagar 1
2 tomate
100 ml Esne-gain
2 Koilaratxo curry
Perrexila
Gatza
Olioa
Ura

Prestaketa:

Errezeta honek bi zati ditu: lehendabizi erruloak prestatu behar ditugu.

Lehendabizi urdaiazpiko xerra ipini, honen gainean indioilar xerra erdia, gainean gazta eta azkenengoz York urdaiazpikoa.

Errulo bat egin eta hau ez askatzeko zotza erabili (multzoa zeharkatuz).

Hainbat errulo egin indioilar xerrak bukatu arte (gazta, urdaiazpiko eta York xerrak moztu behar dira indioilar xerratako tamainara egokitzeko).

Erruloak frijitu eta gorde.

Ondoren curry salda prestatu; olioztaturiko zartagin batean julianan zatituriko baratxuri eta tipula potxatu. Asaldatutako tomatea (laurdenetan zatiturik) eta curry a gaineratu.

 3 minutuz sukaldatu ondoren , 300ml ur eta esne-gaina gaineratuz 30 minutuz sukaldatu.

Bukatzeko sagarra eta banana zuriturik eta zatiturik gaineratuz 10 minutuz egosi.

Irabiagailutik pasa eta nahi adina ur gaineratu bilatzen dugun testura aurkitu arte.

Zerbitzatzeko, plater batean hiru errulo ipini (bat etzanda eta beste biak gainean) aldamenean curry salda ipiniz, gainetik perrexila hautseztatuz.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*