UNTXIA ARTZAIN ERARA

Amaren etxean aspaldian edo betidanik egon den liburu batetik hartutako errezeta bikaina.

Osagaiak:

4 Perts.

1 Untxia
1 Tipula
1 Ogi xerra
1 Erramu hosto
1 Ardo beltz edalontzi
3 Koilarakada ozpina
Olioa
Ura
Baratxuria
Perrexila
Piperbeltza
Koilaratxo erdi pipermin gozoa

Prestaketa:

Ogi xerra olioztaturiko lapiko batean txigortu ondoren plater batera atera eta bertan ozpina gaineratuz, gorde.

Lapiko berberean tipula brunoise eran zatiturik dugula potxatu, bitartean motrailuan baratxuria, perrexila, ogia, gatza eta pipermina birrindu.

Untxia garbia eta zatiturik piperminaz hautseztatuz lapikora gehitu.

Bertan dugula, ardoa, erramua, motrailuko multzoa eta estali arte behar adina ur gehituz,  bere puntuan egon arte egosi (20-30 min).

  Lapikoan zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*