HEGALATXO ZORIONTSUAK

Afari edo askari gisa oilasko hegalak askotan erabiltzen ditugu, prestaketa hau, erreza eta zaporetsua benetan.

Osagaiak:

4 Perts.

1kgr Oilasko hegala
Olioa
Gatza

Saldarentzat:

1 Soja saltsa koilarakadatxo
1 Baratxuri lehor koilarakadatxo
1 Piperrauts mina koilarakadatxo
1/2 Ehotutako kumino koilaratxo
2 Eztia  koilarakada
1 Barbakoa saltsa  koilarakada
2 Ziape  koilarakada
Tabasko Kolpe batzuk

Prestaketa:

Hegalak garbiak, lehorrak eta zatiturik ditugula, gatzez ondu. Olioztaturiko zartagin batean txigortu arte frijitu. Frijiturik,  paper xurgatzaile batean utziko ditugu.

Bitartean  salda prestatuko dugu, katilu batean osagai guztiak gehituko eta ondo irabiatuz prest izango dugu.

Egalatxoak salda gainetik gehituz zerbitzatuko ditugu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*