TXERRI SAIHESKI MINAK

Etxean askotan saiheskiak labean jaten ditugu, ia gehienetan baratxuri eta perrexilarekin. Beste modu bat egiteko, eta erabat ezberdina.

Osagaiak:

2 Perts.
Txerri-saiheski 1
Olioa
Tabasko
3 Koilaratxo piperrauts gozo
Koilarakadatxo bat tipula lehor
Koilarakadatxo bat baratxuri lehor
Koilarakadatxo bat piperrauts mina
Koilarakadatxo erdi bat gatz
Koilarakadatxo  bat piper beltza
2 Koilarakadatxo erramu lehor
3 Koilarakadatxo Dijon ziapea.

Prestaketa:

1.Lehenengo saiheskiak banaka moztu.


2.Ondoren katilu batean tipula, baratxuria, piperrautsak, gatza, piper beltza eta erramua gehitu, bertan txarri saihetsak nahastu eta gorde 30 minutuz.


3.Bitartean edalontzi batean olioa, nahi adina Tabasko eta ziapea nahastu.


4.Labean sartu baino lehen pintzel batekin saiheskiak “marraztu” eta labera (180ยบ) 15 minutuz sartu.


5. Denbora pasata, saiheskiei  bira eman eta beste 15 min eduki. Platerrean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*