OILASKO BULARRA ALL’ARRABBIATAN (MINA)

All’arrabbiata Italiako gastronomiaren salda ospetsu bat da, normalean makarroien osagarria delarik. Oilasko bularrekin egitea bururatu zitzaidan eta egia esan, primeran doakio.

Osagaiak:

4 Perts.
2 Oilasko bular
2 Piper berdea
2 Baratxuri ale
3 Kaiena
150gr Tomate birrindua
600gr Tomate zuritua eta hazirik gabe
200ml Ardo zuri
Tabasko kolpe batzuk
Piperbeltz
Gatza
Olioa (Arroniz motakoa bada, obe)

Prestaketa:

1.Bularrak xerra loditan moztu, olioztaturiko zartagin batean frijitu gorritu arte, gorde.


2.Baratxuriak xerratan eta kaienak , lehengo zartagin berberean  (olio pittin bat gehitu behar baduzu), frijitu eta baratxuriak ‘dantzan’ hasten direnean piperrak laukitan zatiturik gehitu.


3. Piperrak eginak daudenean tomate naturala laukitan zatiturik gehitu. Pare  bat minututara ardo zuria gehitu eta 10 minutuz egosi (alkohola lurrundu arte).


4.Momentu honetan tomate birrindua gaineratu eta tabasko kolpeak (nahi adina).


5.Bost minutuz egosi eta bularrak gaineratuz bost minutuz gehiagoz egosi. Platerean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*