ONDDOEN RISOTTOA

Arroza prestatzeko beste era ikaragarri bat, hipokalorikoa, baina batzuetan eutsi ezin…

Osagaiak:

4 Perts.
300gr Onddo
Oilasko salda 1L
50gr Gurin
2 Tipula
2 Baratxuri ale
250gr Arborio arroza
150gr Ardi gazta (Parmesano)

Prestaketa:

1.Oilasko salda kazola batean berotu. Onddoak xaflatan zatitu.Condado de Almuzaren  olioarekin olioztaturiko zartagin batean baratxuriak txikiturik frijitu, “dantzan” hasten direnean tipula (brunoise eran zatiturik) gehitu (gatzez ondu) eta multzoa potxatu.


2.Sua igo eta arroza gaineratu. Arroza frijitzen hasten denean, oilasko saldaren bi  burruntzali gehitu eta arroza irabiatu. Arroza salda irensten doan eƱean salda gehiago gehitu beharko dugu,  20 minutuz, edo arroza egina egon arte.


3.Onddoak frijitu eta arrozari egiteko gutxi falta zaionean onddoak gehitu.


4.Arroza egina dagonean gazta txikitua gehitu.


5.Sutik aldendu eta gurina zatitan gaineratu, irabiatu (gurina desagertu arte) eta platerean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*