BILDOTSA LABEAN AMONAREN ERARA

Amaginarrebaren etxean eguberri guztietan bildotsa prestatzen da. Urte batzuk daramat bere errezetarekin prestatzen, espero dut, egunen batean berdin ateratzea.

Osagaiak:

12 Perts.


Bildots 1
8 Baratxuri ale
8 Erramu hosto
10 Kaiena
Erromeroa
Ezkaia
Perrexila
Ardo zuria (botila erdia)
2 Edalontzi ur

Prestaketa:

1.Harakinak lehendabizi bildotsa zatitzeko (edo markatu/kolpatzeko) eskatuko diogu. Zatiak moztu eta koipea kendu eta gorde.


2.Labe erretiluan bildots zatiak ipini (haragia duen zatia gora), gatz, kaiena, ezkaia, erromeroa eta perrexilaz ondu.


3.Baratxuri aleei atal zuria kendu eta gaineratu, lehen kendutako koipea gainetik jarri.


4.Ardo zuria eta ura gehitu. Labea lehenik beroa izanda 130º, erretilua sartu. 100ºetan eduki 30 minutuz, ondoren atera eta zati guztiei bira eman, berriro sartu eta 150º 45minutuz, (erretilua likidorik gabe geratu bada, ur gehiago gehitu).


5.Denbora pasata, zatiei bira eman eta azkeneko 15-20 minutuak tenperatura motelean (100-120º). Txigortua nahi badugu 180º  azkenengo 5min. Platerean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*