MAKARROIAK ONDDO ETA FOIE GRAS SALTSAN

Foru zubia zela eta Madrilera joan ginen lagun batzuk bisitatzera. Han geundela saltoki-gune batera eraman gintuzten eta bertan pasta sanservice batean bazkaldu genuen. Neretzako plater hau izugarrizko aurkikuntza izan zen. Internetetik bilatu eta neure ukitua eman eta vualá.

Osagaiak:

  • 2 Perts.
  • 275gr Perretxiko
  • 75gr Gurin
  • 2 Baratxuri ale
  • 100Gr Ardi gazta
  • 200ml Esne-gain likidoa
  • Foie gras lata
  • 200gr Makarroi (arrautzara)
  • Gatza
  • Olioa (Condado de Almuza)

Prestaketa:

1.Baratxuri aleak brunoise eran zatitu, onddo garbi eta lehor zm bateko lodiko xafletan zatitu.


2. Condado de Almuza ko olioarekin zartagin batean baratxuria frijitu eta dantzan hastean perretxikoak gehitu, gatzez autseztatu, multzoa egin eta geroko gorde.


3.Lapiko batean gurina gehitu eta desegina dagoenean esne-gaina gehitu, beroa dagoenean gazta (lehenago birrindua izango dugu) gehitu eta hagatxoarekin nahastu.


4.Multzo ongi nahastua dagoenean foie-gras gehitu eta hagatxo elektrikoarekin nahastu. Berriro irakiten hastean perretxiko lapikora gehitu eta multzoa sutan ipini, minutu pare batez sukaldatu.


5.Lapiko batean ura gehitu, koilarakada bat litro bakoitzeko eta erramu hosto bat. Sutan ipini eta irakiten hasten denean makarroiak gehitu. Eginak daudenean xukadera baten laguntzaz makarroiak atera. Plater batean makarroiak jarri eta hauen gainean perretxiko eta foie gras saltsa. Zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*