PORRU ENTSALADA OZPIN-OLIO EMULTSIOAN

Orain dela hilabete pare bat jatetxe batera joan ginen eta bertan porru entsalada lehendabiziko aldiz dastatu nuen eta ikaragarria iruditu zitzaidan, baina laguntzeko txaka maionesarekin zuen eta azken hau ez zidan grazia handirik egin. Gaur arte errezeta asko begiratuz honako hau egitera oldartu naiz. 

Osagaiak:

2 Perts. (30min)

  • 4 Porru
  • Koilaratxo 1 Dijon ziapea
  • 25gr piper berdea
  • 25gr piper gorri
  • 25gr Tipulina
  • 25gr Ozpinetako pepinoa
  • 2 Koilarakada ozpina
  • 4 Koilarakada Olioa
  • Ura
  • Gatza

Prestaketa:

1.Lehendabizi porruak garbitu eta 5zm tara moztu. Ureztatuko kazola batean gatza gehitu eta porru zatiak gaineratuz 10-15 minutuz egosi.


2.Hondoren ur hotzean sartu (ahal den hotzenean honela porruak ez dira gehiago egosiko), hotz daudenean lehortu eta gorde.


3.Bitartean tipulina, piper berde eta gorria eta ozpinetako pepinoa brunoisen zatitu.


4.Katilu batean ziapea, ozpina eta gatza gehitu eta hagatxoekin nahastu, ongi nahasturik dugunean Condado de Almuza olioa pixkanaka gehituko dugu hagatxoekin irabiatzen dugun bitartean, honela ozpin-olioa emultsionatuko dugu.


5.Hondoren barazkian gehitu eta nahasi. Plater baten erdian porruak jarri eta honen gainetik emultsioa gehituz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*