ARROZA ZARAKARRAREKIN

Orain dela gutxi lehengusuen bazkaria izan genuen eta koinata eta nik arroza maite dugunez ezin zen beste platerik egin. Oraindik ez nuen familiarekin labean arrozik egin eta, arroza goxo eta hemen gutxi ikusitakoa bat nahi nuen, hona hemen errezeta.

Osagaiak:

8 Perts.

  • 1 Untxia zatitan
  • 1 Oilasko zatitan eta larrurik gabe
  • 1kgr Hestebete ( odolki 1 , txistorra 1 eta 6 saltxitxak )
  • 4 Tomate heldu
  • Azafraia
  • Condado de Almuza olioa
  • 2L Olilasko salda
  • Gatza
  • Piperrauts gozoa
  • Piperbeltza
  • 12 Arrautza
  • 3/4kgr Arroza

Prestaketa:

1.Kazola zapal batean Condado de Almuza olioa gehituz hestebeteak (txistorra eta saltxitxak 4 zm luzaran eta odolkia 2zm-tako lodieran moztu) frijituko ditugu, ondoren gorde.


2.Kazola berean oilasko eta untxi zatiei piperbeltzez eta gatzez ondu eta  frijitu gorritu arte, kazolatik atera eta gorde.


3.Ondoren  tomatea hazirik eta azalik gabe gehitu, sukaldatu ura xurgatu baino lehen piperrauts gozo koilaratxo bat gehitu, minutu batez sukaldatu.


4.Momentu honetan arroza gehitu eta pare bat minutuz frijitu eta salda bero dugularik gehitu (arroza neurri bakoitzetik 3 neurri salda).
Azafraia gaineratu.


5.Gordeta ditugun oilasko, untxi eta hestebeteak kazola guztitik sakabanatu eta labea 200º gradutan dugula 10 minutuz eduki.


6.Bol batean arrautzak kaskatu eta ongi irabiatu. Kazola labetik atera eta arrautzak gainetik isuriz, labera beste 10 minutuz sartuko dugu, arrautzak gorritu edo zarakarra moduan egon arte. Kazola berean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*