ZERBA BETEA TOMATE OHE GAINEAN

Askotan zerbak egosiak jan ditugu, gehienez baratxuri batzuk frijitu eta ezer gutxiago. Zerbarekin egin dudan bigarren errezeta badu lantxo gehiago baina haurrei gehiago gustuko izango dute.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 5 Zerbaren orri-mamia
  • 6 Urdaiazpiko xerra
  • 6 Gazta xerra
  • Irina
  • 2 Arrautza
  • 200gr Tomate birrindua
  • 1 Tipula txiki
  • 1 Baratxuri ale
  • Condado de Almuza olioa
  • Gatza

Prestaketa:

1.Zerbak garbirik ditugula, orria kendu (eta gorde beste errezeta baterako) eta mamiarekin geratuko gara. 6zm tako luzaran zatitu eta ileak kendu.


2.Kazola bat ureztatu (zerbak estaltzeko adina) eta gatzez ondu. Irakiten hasten  denean zerbak gaineratu eta 12minutuz  egosi. Segituan egositako uretatik atera (egosten ez jarraitzeko) eta gorde hoztu arte.


3.Zartagin batean Condado de Almuza olioa gehitu eta baratxuri aleak xafletan gaineratu. Dantzan hasten direnean tipula julianan gehitu eta gatz pittin  bat, multzoa potxatu. Kolore horixka hartzen duenean tomatea gehitu eta esne pittin bat. 10 minutuz egosi. Puregailutik pasa eta gorde.


4.Zerba zati bat hartu eta bere gainean urdaiazpiko zati bat (bere tamainara zatitu) eta honen gainean gazta zatia jarri (hau ere bere tamainara zatitu), ondoren beste zerba bat jarriko dugu, ogitarteko bat eginik.


5.Irinetik pasa eta ondoren arrautza irabiatutik eta olioztaturiko zartagin batean frijitu gorritu arte.


6.Frijitu ondoren paper xurgatzaile baten gainean utziko dugu. Plater batean tomatea jarri eta honen gainean 3 zerba betea ipiniz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*