BABAK TXORIZO ETA URDAIAZPIKOAREKIN

Baratzera gustura joaten naiz, eta ez da baratzeko  lanak atsegin ditudalako, baizik eta, hartzen dugun hamaiketakoarengatik. Txistorra eta hirugiharra  dira, gehienetan, aukeratuak eta ardo edo garagardoa edanda, eguna beste modu batez ikusten da. Hona hemen, egun hartan baratzetik ekarritako lekalea.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 1 Kgr Baba garbia (zorrorik gabe)
  • 240gr Urdaiazpiko
  • 2 Egosteko txorizo
  • 1 Tipula
  • 2 Baratxuri ale
  • 1 Edalontzi ardo zuri
  • Irina
  • Condado de Almuza olioa

Prestaketa:

1.Lehendabizi zorroa erditik moztu, ireki eta babak atera. Denak katilu batean jarri  eta urarekin garbitu.


2.Baratxuri aleak eta tipula brunoise eran zatitu. Condado de Almuza olioarekin kazola bat olioztatu, tipula gehitu eta gatz pittin bat erantsiz multzoa potxatu.


3.Bi minutuetara baratxuria gehitu eta kolore horixka hartzen duenean txorizoa (1/2 zm -ko xaflatan) gaineratuz 3 minutuz sukaldatu. Hondoren urdaiazpikoa gehitu (0.5zm tako karratuetan zatiturik), minutu batez sukaldatu eta sutik alderatuz koilarakada irin gaineratu. Multzoa ongi irabiatu irina desagertu arte. Su motelean jarri, pittin bat sukaldatu eta ardo zuria gaineratuz multzoa irabiatuko dugu 2 minutuz.


4.Ura edo barazki  salda gehituko dugu (gutxi-gora behera babak estaltzeko asmoz), minutu batez sukaldatu eta babak gehitu, irakiten hasten denetik 20 minutuz egosi. Platerean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*