HAIZETSUKO ORBURUAK URDAIAZPIKOAREKIN

Orburuak udaberri eta udazkenean biltzen dira, askotan uztaila arte ernetzen den landarea. Normalean haurrek gustuko ez dutean baina helduei zoratzen gaituena. Hona hemen Nafarroan jaten den modurik zabalduenaren errezeta.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 16 Orburu
  • 200gr Urdaiazpiko
  • 1 Tipula
  • 2 Baratxuri ale
  • Irina
  • Condado de Almuza olioa
  • 1/2 Limoia
  • Ozpina
  • 1/2 Edalontzi Ardo zuria
  • 1 Edalontzi ura edo barazki salda

Prestaketa:

1.Kazola bat urez, koilarakada bat irina eta ozpina, limoi erdiaren zukua gehitu eta gatzez ondu.


2.Orburuei kanpoko hostoak eta punta moztu. Ondoren hasierako zatia moztu, erditik banandu eta kazolan sartu, sutara jarri eta 20-25 minutuz egosi.


3.Sardexka erraz sartzen denean egosita izango ditugu. Egosiak daudenean orburuak xukadera batera pasa, gorde.


4.Condado de Almuza olioztaturiko kazola zapal batean baratxuri aleak eta tipulak brunoisen zatituta gehitu eta gatzez ondurik multzoa potxatu. Kolore horixka hartzen duenean 1/2zm-tako xafletan zatitutako urdaiazpikoa gehitu, minutu batez sukaldatu. Koilaratxo bat irin gehitu eta multzoa irabiatu irina desagertu arte.


5.Sutik aldendu eta ardoa gaineratuz multzoa irabiatu salda gizendu arte.


6.Sutara jarri eta behar adina barazki salda gaineratuz, bi minutuz egosi.


7.Orburuak gehitu eta bero daudenean platerean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*