ANANA ARROZA USAINEZTATUAREKIN

Juanjok Anana eta arroza zuen errezeta bat ikasi zuela esandakoan, niri erakusteko  kriston gogoak nituen. Peñan bazkari bat zuela eta postrea prestatu behar zuela esatean ziztu bizian igo nintzen. Erreza baina denbora dezente (1.5h) kostata egin genuen baina gozoa ez, hurrengoa!! Paradisuko postrea duzue…

Osagaiak:

6Perts.

  • 1500gr ko Anana
  • 50gr Azukrea
  • Gatz pittin bat
  • 100gr Arroza
  • 1 Limoi
  • 40gr Jengibre
  • 20gr Marañon txigortua

Prestaketa:

1.Limoitik azal zati bat kendu eta zukua egin, gorde. Jengibrea erditik zatitu, zati bat tira finetan zatitu eta bestea brunoisen, gorde. Arroza garbitu (txino batean dugula ur asko gainetik bota).


2.Ananarekin bi zati egin, alde batean hostoak geratzen direlarik. Hosto gabeko zatia zuritu, begiak kendu eta 1zm tako zatiak egin, gorde.


3.Ananaren beste zatiari mamia kendu 1zm-tako pareta utziz.


4.Zati handietan zatitu eta irabiagailu elektrikotik pasa, gatzez eta azukrez ondurik, txinotik pasa 400ml eduki arte.


5.Zukua, jengibre brunoisen zatitua eta limoi azalak kazola zapal batean jarri, irakiten hasten denean arroza gehitu, lehendabiziko 5  minutuetan su indartsuan eta hurrengo 15 minutuak su motelean.


6.Arroza egina dagoenean berehala hoztu. Arroza hotza dagoenean anana zatiak gehitu eta multzoa ongi nahastu, gorde.


7.Kazola batean 10gr ur eta 10gr azukrea gehitu, azukrea disolbatu denean jengibre zatiak gehitu eta 5-10 minutuz sukaldatu, almibar bat eginez. Sutik aldendu eta fin-fina moztu. Arroza dagoen kazolara gehitu eta irabiatu.


8.Motrailu batean marañondar birrindu, gorde.


9.Anana hartu eta arrozarekin zuloa bete, gainetik marañondar zatiak gehitu eta zerbitzatu arte hozkailuan gorde.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*