BASMATI ARROZA AZAFRAI USAINEIZTATUAREKIN, ALBERJINIA ETA ALMENDRAREKIN

Gutxitan alberjinia jaten dugu. Mingotsa suertatzen zitzaidan eta ez nuen batere  gustuko. Mingotsa kentzeko trukoa ikasi nuenean errezetak begiratzen eta propioa asmatu nuen.

4 Perts.

  • 600gr Alberjinia
  • 74 gr Almendra
  • 100gr Baratxuri frekoa
  • 1/2 Koilaratxi intxaur muskatua
  • 1/2 Koilaratxo kuminoa
  • 120gr Soja gozoa

Arroza egiteko,

  • 4 Baratxuri ale
  • Azafraia
  • 2 Edalontzi ur basmati arroza
  • 4 Edalontzi ura
  • Condado de Almuza olioa
  • Gatza

1.Alberjinia garbirik bi muturrak moztu ondoren 2x2zm tako kubotan zatitu.


2.Katilu batean jarri eta gatzez ondu ( horrela mingotsa kenduko diogu) eta 10 minutuz eduki.


3.Denbora pasa eta,  uraren laguntzaz ondo garbitu eta lehortu.


4.Baratxuriak freskoak fin zatitu, Condado de Almuza duen zartagin batean baratxuriak gehitu eta su motelean sukaldatu. 2-3 minutuetara alberjina eta almendrak gehitu, gatzez ondu eta 6-8 minutuz sukaldatu.


5.Intxaur muskatua eta kuminoa gehitu irabiatu eta Soja salda gaineratuz alberjinia bigun egon arte egosi.


6.Bitartean basmati arroza garbitu (txino batean arroza dugula ur ugari  gainetik bota).


7.Kazola batean Condado de Almuza olioa gehitu, bero dagoenean baratxuri aleak brunoisen zatituak eta azafraia.


8.Dantzan hasten direnean arroza gehitu eta irabiatu, kolorea aldatzen duenean ura eta gatza gehitu, 8 minutuz egosi. Plater batean 2 koilarakada arroza eta beste bi alberjinia jarriz zerbitzatu.


Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*