OTARRAINXKA ARROZA SALDATSUAN

Udako oporretan Denia ra joan ginenean garbi geneukana zen bertan arroza mota eta modu ezberdinetan dastatu nahi genituela. Honela iritsi bezain agudo jatetxeak ikusten hasi ginen, eta bertako batean onodrengo platerra dastatu genuen.

4 Perst.

400gr Otarrainxka
300gr Porru
400gr Arroza
3 Erramu hosto
1 Tomate
5 Koilarakada tomate birrindua
2 Tipula txiki
5 Baratxuri ale
1 Piper gorri
Perrexila
Azafraia
Piperrats gozoa koilaratxo 1/2
Gatza
7 Piper beltza bola
Condado de Almuza olioa

Zortzi otarrainei izan ezik beste guztiei azala eta burua kendu.

Porrua garbitu eta 5zm tako zatietan moztu.  Tomatea garbitu eta laurdenetan moztu. Kazola batean 2 koilarakada Condado de Almuza olioa gehitu, bero dagoenean otarrainen buruak, azalak,2 baratxuri zuriturik eta porrua gaineratuz 2 minutuz frijitu.

 Ondoren  tomatea gaineratu, minutu batez sukaldatu eta 2 l ur , piperbeltz bolak eta erramua gehituz 20 m,inutuz egosi bitsa ateraz. Irabilgailutik pasa eta ondoren txinotik, gorde.

Tipula eta baratxuriak brunoise eran zatitu. Piper gorriari enborra kendu eta 1×1 zm tako laukietan zatitu.

Kazola zapal batean 3 koilarakada olio gaineratu, bero dagoenean sua moteldu eta tipula eta baratxuria gaineratu. Gatzez ondu eta 5 minutuz sukaldatu.


Suaren intentsitatea igo eta piper gorria gehitu, 2 minutz sukaldatu eta piperrautsa gaineratu minutu batez frijitu, azafraia eta tomate koilarakadak gehituz 5 minutuz sukaldatu.



Arroza gehitu eta minutu batez sukaldatuz fumet-a gehitu. Lehendabiziko 5 minutuak su indartsuan eta ondoren su motelean arroza egina egon arte (10-15 minutu) otarrainxkak arrozari 10 minutu geratzen zaizkionean gaineratu.

Kazolan zerbitzatu.

Arroz caldoso de langostinos: Pelar y quitar la cabeza a los langostinos menos a 8. Limpiar el puerro y cortar en trozos de 5cm. Limpiar el tomate y cortar a cuartos. En cazuela añadir 2 cucharadas de aceite Condado de Almuza y cuando esté caliente añadir las cabezas y cascaras de los langostinos, 2 ajos pelados y los puerros, freír durante dos minutos, añadir el tomate cocinar durante 1 minuto y añadir 2L de agua y las bolas de pimienta negra. Cocer durante 20 minutos quitando las impurezas. Pasar por batidora u por el chino, reservar. Cortar las cebollas y los ajos en brunoise. Quitar el tronco al pimiento y cortar en cuadrados de 1x1cm. En cazuela plana añadir tres cucharadas de aceite, añadir la cebolla y el ajo, salar y cocinar a fuego suave durante 5 minutos. Subir la intensidad del  fuego y añadir el pimiento rojo, cocinar durante dos minutos y añadir el pimentón. Cocinar durante 1 minuto y añadir el azafrán y las cucharadas de  tomate, cocinar durante 5 minutos. Añadir el arroz y cocinar, cuando el arroz chupe el agua añadir el fumet y subir la intensidad del fuego al máximo cocinando durante 5 minutos, pasado el tiempo dejar a fuego suave hasta que el arroz esté listo (10-15 minutos). Las gambas se añadirán cuando le quede al arroz 10 minutos. Servir en cazuela.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*