TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

Urtero martxoan eta ekainean bizkotxoak egiten ditugu eskolara eramateko. Aurten zerbait ezberdina egin nahi genuen.

Osagaiak:

  • 70gr Gurin
  • 120gr Azukrea
  • 3 Arrautza L
  • 185gr Gozogintzarako irin
  • 1 Zorroko legamia
  • 185gr Txokolate beltz
  • 200ml Esne-gain likidoa 35%MG
  • Gatz pittin bat
  • 22zm moldea

Prestaketa:

1.Maria bainuan txokolatea desegin, gorde.


2.Katilu batean arrautzak, azukrea eta gatza irabiatu.


3.Gurina desegina gehitu eta ongi nahasi. Esne-gaina gehitu eta nahasi. Irina eta legamia gehitu, irabiatu eta ongi nahasi. Txokolatea gehitu eta nahasi. Labea berotu 170Âștan. Moldea gurinarekin igurtzi.


4.Multzoa moldera pasa eta labekatu 170Âștan 30-40 minutu. Hoztu arte itxoin. Moldetik atera eta zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*