BARAZKI ETA HARAGIEN ARROZA

Dénia Valentziako Erkidegoko udalerria da, Marina Alta eskualdean eta Alacanteko

probintzian kokatua, bertan kristo arrozak prestatzen dira. Aurten bertan oporrak igaro ditugu eta, jatetxe batean jandako paella hemen eskeintzen dizugun (gure nortasuna hemanez).

6 Perts.
1 Tipula
2 Baratxuri ale
1250ml Haragi salda
1 Piper berdea
1/2 Piper gorria
8 Garrofon babarruna
Piperrauts gozoa
Azafraia
500gr Arroza (bonba motakoa)
3 Koilarakada Olioa
3 Koilarakada tomatea
400 gr Oilaskoa
400 gr Untxi hizter

Haragi zatiak gatzez ondu eta olioztaturiko paella batean frijitu urreztu arte, gorde.

Tipula brunoisen, piper gorria eta berdea 2×2 zm tako kuboetan eta baratxuriak xafletan zatitu. Lekak garbitu eta 4zm tako luzerako zatiak egin.

Haragiak frijitu  ditugun paella berberean baratxuriak gaineratu, “dantzan” hasten direnean tipula eta piper zatiak gehitu, gatzez ondu, su motelean tipula potxatu.

Tipula garden bihurtzean lekak eta garrofon babarrunak gehitu, bi minutu sukaldatu eta,azafraia, piperrauts gozoa gaineratu, sukaldatu, tomatea gehituz 5 minutuz egosi.

Salda beroa dugula gaineratuz multzoa 20 minutuz egosi lekak eginak egon arte.

Hondoren arroza gaineratuko dugu, ongi sakabanatu eta haragi zatiak, eta arroza  12-14 minutuz egosiko da, lehendabiziko 5 minutuetan su indartsuan eta hondoren suaren intentsitatea erdian jarriz.

Paella bertan zerbitzatu.

ARROZ CON VERDURAS Y CARNE: Salar los trozos de carne y freír en paella con aceite, dorar, reservar. Cortar la cebolla en brunoise, laminar los ajos, el pimiento rojo y verde en cubos de 2x2cm y alubia verde limpia cortar a longitud de 4cm. En la misma paella y con el mismo aceite que se ha frito la carne poner a fuego y añadir los ajos, cuando empiecen a “vailar” añadir la cebolla y los pimientos, salar y pochar el conjunto. Cuando la cebolla esté transparente añadir las alubias verdes y el garrofon, cocinar dos minutos y añadir azafrán y pimentón, cocinar e incorporar el tomate, cocer durante 5 minutos. Añadir el caldo de carne (caliente) y cocer durante 20 minutos o hasta que la alubia verde esté caliente. En este momento  añadir el arroz, repartir bien , añadir los trozos de carne por toda la paella, y cocer el arroz durante 12-14 minutos, los primeros 5 fuerte y el resto a media intensidad.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*