VICHISOISE

Batazutan barazki motaren bat asko izatean, ez galtzearren, aprobetxamenduko errezetaren bat egitea pentsatu behar da. Honela bururatu egin zitzaidan prru salda hotza egitea, hori bait da , naiz eta izen ponpoxa jarri dioten.

4 Perts.
1 Tipula
4 Porru
2 Patata
30cl Esnegain Likidoa
Gatza
2 cl Olioa
Ogia
Urdaiazpikoa

Tipula eta porruak garbirik, ahal den fin-finena txikitu.

Olioztaturiko kazola batean aurreko multzoa gehitu, gatzez ondu eta potxatu zu motelean.

Bigun dagoenean patatak zuriturik eta zati txikietan mozturik gehitu, bi minutuz irabiatu eta, esne-gaina gaineratu. Multzoa egosi 10 minutuz.

Irabilgailutik pasa eta ondore pure-egiletik. Hozkailuan gorde.

Zartagin batean urdaiazpikoa pittin bat egin , txikitu, zartagin berberean olioa gehitu, bero dagoenean ogia zatiturik frijitu.

Edalontzi batean (hotza badago hobe) porru krema gehitu, ondoren ogi zati bat eta urdaiazpikoa gaineratu. Hozkailuan gorde zerbitzatu arte.

VICHISOISE: Picar la cebolla y los puerros finamente, y añadir aceite a una perola, salar, pochar el conjunto hasta ablandar. Añadir las patatas peladas y cortadas en trozos pequeños, y dejarlo al fuego durante dos minutos, removiendo todo el rato. Añadir nata y cocer las patatas a fuego suave. Pasar por la batidora, colar y reservar en el frigorífico. Cortar pan y freír. En vaso (si puede estar frío mejor, añadir la crema de puerros y una costra de pan, servir.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*