TXERRI SAIHETSA TXINGARRETAN (MINA)

Udako egunak, lagunekin bazkaldu, oporrak…Orain egun hotz, motz eta euritsuak hasi direla gogoratu berri dut egun luzeetan eginiko errezeta.

2 Perts.

3 Baratxuri ale
1 Txerri saiheskia
1 Abanero piperra
1 Koilarakafa Urde gantza
1 Koilarakada Ezti
Piperbeltza
Gatza
Olioa
Piperrauts gozoa

Baratxuri aleak zuritu eta zatitan moztu. Motrailu batera gehitu eta birrindu.

Abanero piperra zatitu.


Eztia, urde gantza, piperrauts gozoa, abanero zatiak eta olioa gehitu eta ongi nahasi pasta bat egin arte (olioa erabiliko dugu nahi dugun textura bilatu arte).

Saiheskia piperbeltz eta gatzez ondu, ondoren motrailuaren pasta saiheskian ongi igurtzi. 30 minutuz gorde.

Txingarrak prest ditugula saiheskia parrila batean jarri eta 10 bat minutuz egin.

Erretilu batean zerbitzatu.

COSTILLAR PICANTE DE CERDO A LA BRASA: Pelar los ajos, machan en morteto. Cortar el chile abanero en trozos. Añadir al mortero  pimentón dulce, grasa de cerdo, miel, abanero y aceite hasta conseguir una pasta (utilizar el aceite para conseguir la textura deseada). Salpimentar el costillar y añadir la pasta del morteto, guardar durante 30 minutos. Una vez tengamos brasas, añadir el costillar y hacer durante 10 minutos por cada lado. Servir en una bandeja.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*