CHICKEN MANCHURIAN (OILASKOA INDIA ERREZETA)

Indian egon nintzenean jan nuen jakirik gozoena, Iruñera iritsi, egin eta jan nuen lehendabizikoa izan zen.

 

 

4 Perts.

500gr Oilasko bular

Marinada:
2 Arrautza
Baratxuri eta jengibre pasta
(5 baratxuri eta 2 koilaratxo jengibrea)
1 Koilarakada piper beltza
4 Koilarakada red chilli
2 Koilarakada ozpin zuria
6 Koilarakada soja
4 Koilarakada maizena
2 Koilarakada irin arrunta
Gatza

Salda:
2 Koilaratxo baratxuri gengibre pasta
4 Koilarakada soja
2 Koilarakada ozpin zuria
1 Koilarakada keptxup
4 Koilarakada salda mina (Salsa picante asturiana)
2 Koilarakada red chilli power
1 Tipula morea
2 Piper berdea
2 Edalontzi ura
1 Koilarakada piper beltza
Gatza
2 Koilaratxo maizena

 

 

 

Marinada prestatzen hasiko gara, 5 baratxuri zuritu eta motrailu batean birrindu, 2 koilaratxo jengibrea gehitu eta ongi nahasi, gorde.

 

 

 

 

 

 


Arrautza katilu batean kaskatu eta gehitu 2 koilaratxo baratxuri jengibre pasta, piperbeltza, red chilli, gatza eta soja, ongi nahastu, gorde.

 

 

 

 

 

 

 

Oilaskoa zatitu eta katiluaren nahasia gehitu, nahastu eta 30 minutuz marinatu.

 
 
 
 
 

Salda: Tipula zuritu eta julianan zatitu. Piperrak garbirik bere alde zabaletik julianan zatitu.

 

 

 

 

 


Oso su motelean, kazola batean 2 baratxuri-jengibre koilaratxo gehitu, ondoren soja,  ozpina, keptxup, salda mina, gaineratuz multzoa nahasi eta 2 minutuz sukaldatu.

 

 

 

 


Ondoren red chilli eta piper beltza gehitu, ongi nahastu eta tipula eta piper berdeak zatiturik gaineratu, gatzez ondu. Multzoa ongi nahasi eta ura gehitu, suaren indarra gehitu eta multzoa egosi piperrak biguntzen hasi arte (2-3 minutu). Ondoren ur edalontzi batean maizena gaineratu eta uretan disolbatu, kazolara gehitu,ongi nahastu eta salda loditzen denean sutik aldendu.

 

 

 

 

Olioztaturiko zartagin batean marinadan dugun oilaskoa frijitu. Frijitzen den heinean kazolara pasa. Zati guztiak frijituak daudenean, kazola sutan jarri salda berotzeko asmoz, ondoren zerbitzatu.

 

 

 

 

CHICKEN MANCHURIAN: Empezaremos preparando la salsapara marinar la carne. Pelar 5 ajos y machacar en un mortero, añadir dos cucharadas de jengibre y mezclar bien, reservar. En un bol añadir un huevo, 2 cucharadas de la pasta de ajo-jengibre, pimienta negra, red chilli, sal y soja, revolver bien,reservar. Cortar el pollo en trozos que entren en la boca y añadir al bol, mezclar bien y tener 30 minutos macerando.Para preparar la salsa: pelar la cebolla y cortar en juliana, cortar los pimientos desde su lado más ancho en juliana una vez limpios. En una cazuela a fuego muy suave añadir dos cucharadas de la pasta de jengibre y ajo, después soja, vinagre, kepchup y salsa picante, mezclar bien y cocinar durante dos minutos. Despuéa añadir red chilli y pimienta negra, mezclar bien y añadir la cebolla y los pimientos verdes,salar. Mezclar bien y añadir agua, subir la intensidad del fuego y cocer el conjunto hasta que los pimiento se ablanden un poco (2-3 minutos). Después en un vasode agua fría disolver una cucharada de maizena y añadir al conjunto, mezclar bien y una vez la salsa espese, quitar del fuego. En una sarten con abundante aceite freir el pollo una vez transcurrido el tiempo del maridaje. Con forme se frían los trozos de pollo y añadiendo a la cazuela de la salsa. Una vez este todo el pollo frito poner la cazuela de la salsa al fuego paracalentar, y servir.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*