BILDOTS GIBELA ETA HAZIKONTXOA TIPULAREKIN

Gibela alde batetik eta bestetik hazikontxoa jan egin  dut, jatetxe batean elkartuta eskaini zidaten arte….

 

100gr bildots-gibela
300gr Bildots-hazikontxoa
1 Tipula
4 Baratxuri ale
2 Kaiena
Gatza
Olioa

 

 

 

Hazikontxoak ur hotzean eduki ordu batez.Denbora pasata gordina kendu, gorde.

 

 

 

 

 

Tipula zuritu eta julianan zatitu. Zartagina batean olioa gehitu, bero dagoenean tipula eta kaienak gaineratu eta gatzez ondu, su motelean multzoa potxatu, gorde.

 

 

 

 

 

Baratxuriak zuritu eta xafletan zatitu, zartagina bat olioztatu eta suan jarri. Olioa beroa dagoenean, baratxuri xaflak gehitu. “dantzan” hasten direnean gibela gehitu, (lehenik 2×2 zm tako zatian egin) multzoa frijitu gibela kolorez aldatu arte, tipula dugun zartaginera gehitu.

 

 

 

 

 

 

Gibela egin dugun zartagina berberean hazikontxoak egingo ditugu, beraz zartagina hau sutan jarri eta olioa gehitu. Bero dagoenean hazikontxoak 2x2zm tako zatitan gehitu, urreztatu arte frijitu. Frijiturik ditugunean tipula eta gibela dugun zartaginera gehitu.

 

 

 

 

Azken zartagina hau sutan jarri minutu baten multzo guztia berotzeko. Platerean zerbitzatu.

 
 
 
 
 
 

HIGADO Y LECHEZUELAS ENCEBOLLADAS: Tener lechezuelas en agua fría durante una hora. Una vez pasado el tiempo quitar la grasa, guardar. Cortar la cebolla en juliana, añadir aceite a una sartén añadir cebolla y salar, pochar el conjunto, guardar. Pelar los ajos y laminar, añadir aceite a sartén añadir los ajos. Una vez empiecen a bailar, añadir el hígado 8corado en cubos de 2x2cm), fréir el conjunto hasta que los trozos de hígado cambien de color, añadir el conjunto a la sartén de la cebolla. En la misma sartén utilizada para el hígado, añadir aceite, una vez caliente añadir las lechezuelas cortadas en cubos de 2x2cm, fréir hasta dorar. Una vez fritas añadir las lechezuelas a la sartén de la cebolla e hígados. Poner esta última sartén al fuego y calentar el conjunto. Servir.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*