TXERRI BELARRIA SALDA BASATIAN

Gero eta gutxiago kostatzen zait errezeta pentsatu eta egin, eta  gero eta gehiago errezetak blogera igotzea…

 

4 Perts.

2 Txerri belarria
1 Tipula handia
5 Iltze (espeziakoak)
3 Baratxuri alea
Piperrauts
Gatza
Ura
Olioa

Salda basatia prestatzeko:

250gr Tomate birrindua
1 Tipula handia
Olioa
Gatza
Piperrauts
2 Kaiena pipermina
1 Koilaratxo piperrautsa mina

 

 

 

 

 

 

 


Lehendabizi belarriak garbituko ditugu. Soplete batekin ileak erre, ondoren labana bat hartu eta belarria ongi harraskatu. Urtik pasa, gorde.

 

 

 


Tipula zuritu eta juliana eran zati handiak egin. Eltze azkarrean belarriak, tipula, iltze eta ura gehitu (urak belarriak estaltzeaz gain, gainetik hatz bat ur izan behar du). Sutan jarri eta ordu bat egosten egon behar da.

 

 

 

Bitartean salda prestatuko dugu. Tipula eta baratxuri aleak zuritu eta brunoise eran fin zatitu.

 

 

 

 

Kazola batera olioa gehitu, bero dagoenean tipula, baratxuri eta kaienak gaineratu, gatzez ondu eta multzoa potxatu. Ondoren piperrautsa gehitu, suaren intentsitatea igo multzoa pittin bat frijitu piperrautsa erre gabe.

 

 

 

Tipula bigun dugunean, kaienak kendu eta ur pittin bat gehitu, ongi nahastu eta irabiagailutik pasa.

 

 

 


Tomatea gehitu eta multzoa 10 minutuz egosi. Denbora pasata salda frogatu eta behar bada gatza gehitu.

 

 

 

 

 

Belarriak egosia ditugunean zatitu.

 

 

 

 

Zartagin batean olioa gehiturik, pittin bat urreztatu. Plater batean zerbitzatu, alde batean belarri zatiak jarririk (nahi izanez gero piperrauts gozoa gainetik hautseztatu) eta aldamenean tomatea ipini.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*