MAKARROIAK LABEAN (BOLOÑESA ERARA)

Makarroiak edo fusilliak prestatzeko beste modu bat, beti egiten dugun moduaren antzera baina labean bukatua, testura eta zapore ezberdinak ematen dizkio, frogatu!!!!!

 

4 Perts.

400gr Makarroia
1 Tipula
2 Baratxuri ale
400gr Haragi txikitua
2 Koil. Olioa
400gr Tomate frijitua
50gr Gazta
Gatza
Piperbeltza


Baratxuri eta tipulak zuritu, brunoise eran zatitu. Zartagin batera olioa gehitu eta bero dagoenean tipula eta baratxuria gehitu, gatzez ondu, su motelean multzoa potxatu.

Labea berotzen hasi, 200º tan

 

Beste kazola batean ura gehitu eta irakiten hasten denean fusilli pasta gehitu eta egosi. Egosiak daudenean, hoztu.

 

Behin tipula zeharrargi dagoela suaren intentsitatea igo eta haragi txikitua gehitu. Gatz eta piperbeltzaz ondu eta frijitu.

 

Haragia egina dagoenean, tomatea gaineratu eta 5 minutuz egosi.

 

Ondoren fusilliak gehitu eta ongi nahastu.

 


Labeko erretilu batean, fusilliak ongi sakabanatu eta gainetik gazta jarri, marratua edo xafletan izan
daiteke, dena den, ongi sakabanatua egon behar da.

 

Labean sartu eta 200ºtan 20-25 minutuz labekatu.

 


Erretilu berberean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*