PERI PERI CHICKEN WRAP

Indian nengoela larunbata guztietan afaltzen nuen platera, patata frijituekin ikaragarrizkoa da.

 

4 Perts.

2 Oilasko bular
2 Pipermina
4 Baratxuri ale
Paprika edo piperrauts mina
1 Piper gorria
1/2 limoiaren zukua
Piper beltza
Ezkaia
Ozpina zuria
Olioa
Maionesa
4 Gari tortillak
Letxuga
Tomatea

Marinada egiteko:

1 Tipula
8 Baratxuri ale
2 Pipermina
1 Limoia
Erromeroa
Piper beltza
1 Ereinotz hostoa
Ozpina zuria

 

 

 

 

 


Oilasko bularrak erditik ireki, oratzeko makilarekin zapaldu (film plastiko gainetik jarri) eta ebaki batzuk egin, gatzez ondu gorde.

 

Orain marinada prestatuko dugu: tipula eta baratxuriak zuritu, piperminak eta piper gorria garbitu, barazki guztiak txikitu eta irabiagailuaren edalontzira gehitu eta erabat txikitu.

 

Gatzez ondu, limoi baten azalak, piperbeltza, erromeroa, ozpina eta olioa gaineratuz berriro txikitu, likido logi bat geratu behar da.

 

Oilasko bularrei paper xurgatzaile batekin gatza eta bere eraginez ateratako ura kendu, erretilu zapal batean bularrak eta marinada gainetik gehitu, bular guztia estaliz, ordu batez hozkailuan gorde.

 

Plantxa bat sutan jarri eta bero dagoenean oilasko bularrak egin, gorde.

 

Zartagin batean gari tortilla berotu.

 

 


Gari tortillaren alde batean maionesa jarri, onen gainean letxuga eta ondoren oilasko tirak eta tomate zatiak.

 

 

Guzti honekin zilindro bat egin eta zartaginean tolestura zigilatu. Erditik zatitu eta zerbitzatu (patata frijitu batzuk primeran doazkio)

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*