OILASKOA BARRENGORRIEKIN NIRE ERARA

 
Gordeta nituen errezetak igotzen, bat gutxiago…

4 Perts.

2 Oilasko bular
250 gr Barrengorri
5 Baratxuri ale
2 Kaiena
Olioa
Gatza
Irina (1/3 arto eta 2/3 gari)
Piperbeltza
Piperrautsa
Ardo zuria
Hura

 

Oilasko bularrak kuboetan zatitu 3x3zm neurrikoak. Bol batera gehitu eta bertan gatza, piperbeltza eta piperrautsa gaineratu, multzoa ongi irabiatu, gorde.

 

Barrengorriak garbitu, baratxuriak zuritu eta biak xafletan zatitu.

 

 

Zartagin batean olioa gehitu eta baratxuria eta kaienak gehitu. Dantzan hasten direnean barrengorriak gehitu gatzez ondu, sukaldatu. Olioa guztia xurgatzen duenean ardo zuria gehitu, 2 minutuz sukaldatu.Bigunak daudenean sua itzali, gorde.

 


Oilasko bularrei behar den irina gehitu, zartagin batean nahikotxo olioa gehitu eta bero dagoenean oilasko kuboak frijitu urreztatu arte. Egiten ditugun bitartean eginak barrengorrien zartaginari gehitu.

 


Behin oilasko zati guztiak eginak ditugula, barrengorrien  zartagina sutan jarri eta 5 minutuz sukaldatu, likidorik gabe geratzen bada ura gehitu, bertan zerbitzatu.

 

 

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*