ARROZA SALDATSUA GANBA, ORBURU ETA TXIPIROIEKIN

Erregeen egunean bazkarirako prestatu nuen jakia, orain arte gordeta izan dut, etxean hainbeste denbora egoteak zerbait ona izan behar zuen…

 

4 Perts.

1/2 Piper gorria
400gr Arroza
150gr Ganba
6 Orburu (egosiak erosi nituen)
200 Puntilla calamar (Lidl)
1.6L Arrain salda
Piperrausta

 

 

 

Ganbei azala kendu, buruak gorde. Orburuak (pote bat erosi nuen, egosiak), uretatik pasa, xukadera batean utzi. Salda kazola batera gehitu eta berotzen
hasi.

 

 

 

Piperra  garbitu eta 2x2zm tako kuboak egin.

 

 

 

Olioztaturiko kazola batean ganba buruak gehitu, pittin sukaldatu eta buruak kendu.

 

 

 

Ondoren txipirioien puntak gehitu, gatzen ondu eta  10 minutuz sukaldatu.

 

 

 

Denbora pasata piperra gehitu, multzoa irabiatu eta 5 minutuz sukaldatu, ia piperra biguna egon arte.

 

 

 

Ganbak eta orburuak gehitu, irabiatu eta 3-4 minutuz sukaldatu.

 

 

 

 

Piperrautsa gehitu, bira batzuk eman eta arroa gaineratu.

 

 

 

 

 

Arroza pittin bat frijitu eta salda gehitu (salda oso oso beroa egon behar da).

 

 

 

 

Multzoa irabiatu eta irakiten hasten denetik 5 minutu su indartsuan eduki eta beste 10 minutu su motelean.

 

 

 

 

Arroza egina dagoenean,plater batera gehitu eta zerbitzatu.

 

 

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*