PANINI

Konfinamendua hasi zenean, denbora pasa bezala sukaldea erabili genuen. Hasieran errezeta errazak eta denbora pasa ahala zailagoak bilatu eta egiten genituen. Hau izan zen hasierako errezeta bat.

Osagaiak:

1 Ogi baguette mota

200gr Hirugiharra

Gazta nahi adina

200gr Tomate frijitua

Oregano edo albaka lehorra

Prestaketa:

Labea piztu eta 180º jarri. Ogia erditik eta luzetara moztu, horrela 4 zati aterako dira.

Baguette bakoitza tomatearekin estali. Gainetik hirugiharra aldez ahurretik zatiturik eta ondoren gazta. Azkenean albaka edo oreganoz ondu.

5-8 minutuz labekatu. Atera eta segituan zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*