PASTA LUMACOMI HARAGIAREKIN

Normalean ez naiz supermerkatu handienetara joaten, auzoan erosketak egitea gustuko bai dut. Ala ere, noizbait supermerkatu hauek dauden merkatal guneetara joaten naizenean gauza arraro edo bitxiren bat erosi ohi dut, egun artan erosi nituen barraskilo erraldoi ohiekin errezeta hau prestatu nuen.

Osagaiak 4 perst.

400gr Pasta Lumaconi edo barraskilo erraldoiak.

400gr Haragi txikitua

1 Piper gorria

1/2 Kuiatxoa

1 Tipula

300gr Tomate birrindua

2 Baratxuri Ale

Olioa

Gatza

1/2L Esnea

3 Koilara irina

Piperbeltza

200gr Gazta

Prestaketa:

Kazola batean ura gehitu eta irakiten hasten denean pasta gaineratu. Behar den denbora egosi, egina dagoenean, gorde.

Tipula eta baratxuriak zuritu, piperra eta kuiatxoa ongi garbiturik, brunoisen zatitu. Kazola zapal batean olioa gehitu eta bero dagoenean baratxuria eta tipula, gatzez ondu. Handik minutu batera piperrak eta 4 minutuz potxatu su motelean. Suaren intentsitatea igo eta haragia gehitu, gatz eta piperbeltzaz ondu, haragia egina egon arte (kolorea aldatzen duenean) egin. Tomate birrindua gaineratu eta 5 minutuz sukaldatu. Denbora pasa denean, frogatu eta beharrezkoa bada, gatza gehitu.

Behin pasta eta haragia hotza dagoenean, koilaratxo batekin, barraskiloak bete, labean sartzeko erretilu batean uzten joango gara.

Zartagin bat sutan jarri eta bero dagoenean gurina desegin, hondoren irina bota eta tresna batekin multzoa nahastu, irabiatu irina pittin bat txigortu arte, ondoren esnea gaineratu eta irabiatu, esnea loditu arte.

Behin bexamela egina dugula (gehiago loditzen ez denean), barraskiloak ditugun erretilura gehitu.

Gazta gainetik jarri eta labea bero dugula 200Âștan, gainerre modua hautatu eta 15-20 minutuz eduki.

Erretilu berberean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*