MUSKUILUAK MARINEL ERARA

Igande batzuetan (oso gutxitan) etxean bermuta hartzen dugu, muskuiluak egiteko haitzaki ederra.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 600gr Muskuilu garbi eta egosia
  • 1 Tipula
  • 1 Piper gorria
  • 1 Baratxuri alea
  • 200ml Ardo zuria
  • 4 Koilarakada tomate birrindua
  • Muskuiluen ura
  • Piperrauts gozoa
  • 2 Kaiena
  • Gatza
  • Olioa

Prestaketa:

1.Baratxuria eta tipula zuritu, brunoisen zatitu. Piper gorria garbitu eta brunoisen zatitu.


2.Kazola zapal bati olioa gehitu, bero dagoenean baratxuria eta kaiena gaineratu, baratxuri zatiak “dantzan” hasten direnean, tipula eta piper gorria gehitu, gatzez ondu eta multzoa potxatu su motelean.


3.Behin multzoa bigun dagoela, piperrauts pittin bat gehitu (nik koilaratxo baten laurdena), pittin bat sukaldatu eta segituan tomatea gaineratu, 10 minutuz sukaldatu.


4.Ondoren ardo zuria eta muskuiluen ura gehitu, suaren intentsitatea igo, eta irakiten hasten denean, muskuiluak gaineratu. Muskuiluak bero daudenean zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*