ORBURUAK PLANTXAN ROMESKO SALTSAREKIN

Orburuen sasoia hastean, Instagram bidez orburuen argazki mordoak ikusi nituen eta kuxkuxero ibili nintzen Kataluniako errezetak ikusten/ikasten….

Osagaiak:

4 Perts.

Prestaketa:

1.Kazola bat urez, koilarakada bat irina eta ozpina, limoi erdiaren zukua gehitu eta gatzez ondu. Orburuei kanpoko hostoak eta punta moztu. Ondoren hasierako zatia moztu eta kazolan sartu, sutara jarri eta 20-25 minutuz egosi.

2.Behi egosiak daudela, xukadera batera atera eta hozten utzi. Hotzak daudenean erditik banandu.

3.Plantxa bat sutan jarri eta oso beroa dagoenean orburuak gehitu eta zati lautik gorritu, gorde.

4.Denak eginak daudenean, plater batean 3-4 orburu jarri eta gainetik romesko saltsa gehituz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*