ROMESKO SALTSA

Kataluniako saltsa bat da, zehazki Tarragona erkidegokoa. Tradizioz labean sukaldatzen diren barazkiekin egiten dira eta ondoren motrailu batean xehatu. Nik romescu faltsu bat prestatu dut….

Osagaiak:

  • 6 Baratxuri Ale
  • 150ml Olioa
  • 50ml Ozpina
  • 3 Piper txorizero
  • 1 Ogi xerra
  • 30gr Arbendola
  • Piperrauts mina
  • Gatza
  • 4 Koilarakada tomate birrindua

Prestaketa:

1.Piper gorriak hazirik eta enborrik gabe uretan jarri, 20 bat minutuz edo hidratatu arte.

2.Arbendolak gorritu, gorde.

3.Zartagin batean olioa gehitu (30-40ml) eta sutan jarri. Baratxuriak zuritu eta gorritu, gorde.

4.Ahurreko eguneko ogi bati xerra bat moztu, eta zartagin berberean gorritu, gorde.

5.Tomate birrindua gehitu eta 5 minutuz sukaldatu, gorde. Irabiagailu edalontzi batean, ogia, baratxuriak, tomatea, geratzen den olioa, ozpina, piper txorizeroen haragia gehituz irabiatu, saltsa emultsionatu bat sortu arte. Ondoren gatz eta nahi izanez gero, piperrautsa gehitu nahi dugun zaporea bilatu arte.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*