PASTA ENTSALADA OILASKOAREKIN

Astean behin, normalean ostiraletan, pasta jan oi dugu. Zerbait ezberdina egiteagatik pasta entsalada prestatu nuen, eta egia esan, asmakizun bikaina izan nuen.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 500gr Entsalada pasta
  • 2 Oilasko bular
  • 4 Koilarakada arto gozoa
  • 8 Anana naturala xerra
  • 1 Pote piper egosiak
  • Gatza
  • Piper beltza
  • Olioa
  • Maionesa

Prestaketa:

1.Kazola bat urez bete, gatza gehitu eta sutan jarri.

2.Ura berotzen den bitartean, oilasko bularrak 2zm tako kuboetan zatitu. Zartagin batean olioa gehitu eta beroa dagoenean oilasko zatiak gaineratu. Piperbeltzaz eta gatzez ondu, gorritu arte egin, gorde.


3.Anana eta piperrak oso txiki zatitu eta artoari ura kendu. Katilu batera artoa, oilaskoa, anana eta piperra gehitu.


4.Ura irakiten hasten denean pasta gehitu eta behar den denbora egosi. Behin egina dagoenean, xukatu eta katiluan dagoen multzoari gehitu. Nahastu eta maionesa edo olioa gehituz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*