ZAINZURI ZURIA EGOSIA

Udaberriak Nafarroako erriberako baratzaren urre zuria dakar, Afrika eta Europako ekialdetik omen dator, eta Euskal Herria Erromatarrek ekarri zuten barazki ikaragarri hau. Egia edo gezurra izan, etxean afaltzeko denboraldia bukatu arte mahai gainean egongo dira.

Osagaiak:

  • Nahi adina zainzuria
  • Gatza
  • Ura

Prestaketa:

1.Zainzuriari bukaeratik hasita 1/3 moztu.

2.Ondoren azal-kentzeko gailua erabiliz hiru alditan pasa kanpoko azala kentzeko asmoz.

3.Kazola bat urez bete (nik kazola zapala erabili oi dut) eta behin irakiten hasten denean, gatzez ondu eta maila bat zainzuri jarriz, 10-12 minutuz egosi, kazola estalirik dugula.

3.Hozten utzi. Behin hotzak daudela, etxean baratxuri bat oso txikiturik gainetik hautseztatu eta olio birjina gainetik gaineratuz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*