TXIPIROIAK PLANTXAN

Askotan afari gisa arraina dugu eta, era azkar eta gozo bat txipiroiak plantxan egitea dugu.

Osagaiak:

2 Perts.

  • 400gr Txipiroia
  • 2 Baratxuri alea
  • Perrexila
  • 1/4 Edalontzi ardo zuria
  • 4 Koilarakada olioa
  • Ezkata-gatza

Prestaketa:

Txipiroiak garbitu. Zartagina sutan jarri eta 2 koilarakada olioa gehitu, bero dagoenean txipiroiak gorritu bi aldeetatik (2 minutu alde bakoitzeko).


Bitartean baratxuri aleak zuritu eta motrailu batean geratzen den olioa, ardo zuria eta perrexila txikiturik gehitu, multzoa birrindu.


Behin txipiroiak eginak daudela zartaginetik atera eta bertan motrailuaren multzoa gehitu, baratxuria gorritu arte sukaldatu.


Bukatzeko, txipiroiak zartaginari berriro gehitu, bira batzuk eman zerbitzatzeko platerera atera. Azkenik gatza gaineratuz zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*