NATXOAK GAZTA ETA HIRUGIHARRA

Natxoak askotan gosegarri gisa erabili ohi ditut, batez ere, jende mordoa bazkaltzeko dudanean. Gaurko errezeta, tita batean prestatu daiteke, eta hotz geratzen badira, labean sartu daitezke berotzeko.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 2 Baratxuri alea
  • 150gr Gazta marratua
  • 400ml Esne-gaina
  • 200gr Natxo
  • 100gr Hirugiharra
  • Olioa

Prestaketa:

1.Baratxuri aleak zuritu eta brunoisen zatitu. Hirugiharra xerratu. Zartagin bat sutan jarri eta olioa gehitu, bero dagoenean baratxuria gaineratu. Baratxuri zatiak gorritzean, hirugiharra gaineratu, multzoa irabiatu eta frijitu.


2.Hirugiharra kolorea hartzean, esne-gaina gaineratu, multzoa irabiatu eta sukaldatu.


3.Esne-gaina murriztean, gazta marratua erantsi eta irabiatu, azken hau nahastean ongi integratu arte.


4.Plater sakon edo erretilu batean natxoak sakabanatu.


5.Nahasketa natxoen gainean isuri eta zerbitzatu.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*