AJOARRIERO IZEBAREN ERARA
Nafartarren errezeta ikaragarria, izeba Pilik egiten duen bezala
Osagaiak:
4 Perts.
600gr Bakailaoa
2 Piper berdea
4 Pikillo piper
2 Tipula txiki edo 1 handia
2 Baratxuri ale
4 Arrautza
Kaiena 1
300ml tomate salda
150gr Ganba
Olioa
Gatza
Prestaketa:
Ajoarrieroa prestatu baino 24h lehenago bakailaoa gezatu beharko da . Bakailaoa zabor ontzi baten gainean astindu, ahal den gatzik gehiena kenduz.
Ondoren erretilu batean sartu eta urez estaliz 8 orduero urez aldatuko dugu (beraz 4 aldiz). 16h igaro ondoren bakailaoren azalak gehitu (hauek egun erdia behar dute), xukatu ondoren gorde.
Olioztaturiko lapiko zapal batean xafletan zatituriko baratxuriak eta kaiena frijitu , dantzan hasi eta brunoisen zatiturik dugun tipula gehitu eta segituan kubotan zatituriko piper berdeak gehituz multzoa potxatu.
Ia egina dugunean bakailaoaren azalak gehitu eta 4-5 minutuz sukaldatu, momentu honetan kaiena kendu. Tomate salda gehitu eta 10-15 minutuz egosi.
Tarte honetan piperrak tiratan ebaki ondoren ganbak eta piperrak gehitu.
Bakailao txikitua gehitu eta 5 minutuz sukaldatu. 5 minutuz jalki bitartean zartagin batean arrautzak frijitu.
Plater batean zerbitzatu (bakailaoaren azalak kenduz) eta arrautza frijitua gainean ipiniz.