AMONAREN SALTXITAK PATATA PUREAREKIN

Nire amaginarrebak prestatzen dituen afarietatik hau izango da gehien atsen zaidana dudarik gabe. Ondoan jartzen duen etxeko patata-pure goxo horrekin, plazako harakinak prestatzen dituen izugarrizko saltxitxa horiekin….batzutan zoriontsu izateko oso gutxi behar da.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 12 Saltxitxa
  • 1/2 Edalontzi ardo zuria
  • Ura
  • 2 Erramu hosto
  • Patata purea

Denbora: 30 minutu

Prestaketa:

1.Kazola batera saltxitxak, ardoa eta erramu hostoak gehitu. Ura gaineratu saltxitxak estali arte. Sutan jarri, eta bitsa kendu. Irakiten hasten denetik, 10 minutuz egosi, bitsa ateraz.


2.Denbora pasatzean, saltxitxak egosiak badaude atera. Plater alde batean patata pure eta aldamenean saltxitxak jarriz zerbitzatu.