AZPIZUN ANANA SALTSAN
Azpizuna beste modu batean jatearren, eta hozkailuan anana pote bat irekita zegoela, errezeta hau prestatu genuen.
Osagaiak:
4pets.
2 Azpizun
6 Anana xafla
Ananazko zuku edalontzi 1
Ketchup 3 koilarakada
Ziape koilarakada 1
Tipula 1
Gatza
Azukrea
Olioa
Prestaketa:
Lapikoa olioztatu ondoren brunoisen zatitutako tipula potxatuko dugu. Tipulak kolorea hartzen duenean azukrea gehitu eta potxatua dagoenean, ketxup, ziapea eta anana zati txikitan.
Multzoa sukaldatu eta ananaren zukua gaineratuz, su motelean edukiko dugu.
Zartagin bat artu, olioztatu eta su bizian jarri. Olioa bero dagoenean azpizun xaflak (gordinik gabe) frijitzen ditugu (bakarrik poroak itxi) eñean lapikoan utziko ditugu.
Frijitzen bukatzen dugunean, multzoa 5 minutuz sukaldatu. Platerean zerbitzatu.