BAKAILAO KONFITATUA ONDDOEN KREMATSUA ETA PORRU KURRUSKARIAREKIN

Arraina konfitatzea denbora handiz buruan nuela eta, termometroa oparitu zidatenean segituan jakin nuen zein izango zen erabiliko nuen lehendabiziko errezeta.
4 Perts.
Osagaiak:
- 1Kg Bakailaoa
- 1L Oliba olioa
- 400gr Onddo
- 200ml Esne-gain likidoa
- 1/2 Tipula
- 3 Porru
- 30gr Gurin
Prestaketa:
1.Bakailaoa gezatu 48 orduz, urez hiru aldiz aldatuz. Lehortu.

2.Olioztatuko kazola batean baratxuriak zuriturik frijitu, gorde.

3.Utzi olioa epeltzen eta hatza sartzeko moduan dagoenean (80ยบ), bakailao trontzoak gehitu eta 20 minutuz konfitatu (olioa denbora guztian tenperatura berdinean eduki). Gorde

4.Konfitatzen den bitartean, zartagin batean gurina desegin. Tipula zuriturik eta julianan zatiturik, gatzez ondu eta, erregosi kolorea aldatu arte. Boletus edo onddoak gehitu julianan (zati lodietan, baina 4 zatitu gabe gehitu, hauekin platera dotoretuko dugu),

5.5 Min pasata, bigun daudenean, irabiagailutik pasa (oroitu osoak daudenak kendu eta gorde). Berriro zartaginera gehitu eta esne-gaina gaineratuz 5 min erregosi. Lodia geratzekotan ura gehitu.

6.Porruak garbitu eta, julianan zatitu (ahal den finena), olio pittin bat duen zartagin batean porruak frijitu.

7.Plateraren alde batean nahi adina onddo jarri, honen gainean osoa dagoen onddo bat. Beste aldean bakailaoa, gainean baratxuri xaflak eta porru kurruskaria.