BARAZKIEN PAELLA
Orain dela gutxi koinataren urtebetzea zela eta, barazki paella bat egiteko eskatu zidan. Errezeta mordo bat ikusi ondoren, bat aukeratu eta Euskal herrian aurkitu daitezkeen produktuekin egitea xede izanik burututakoaren berri datorkizuet.
10 Perts.
1 Piper gorri
2 Piper berdeak
1 Azenarioa
300gr Leka
1 Pote tomate birrindua
1 kgr Arroza
Azafraia
Piperrauts
Tipula brunoisen, azenarioa xafletan, piper berdeak 2x2zm tako kubotan, piper gorriak 1zm tako lodiera duen tiratan, lekei muturrak kendu eta erditik zaitu.
6 Koilarakada olioa paellari gaineratu eta bero dagoenean piper gorria gaineratu. 2 Minutuz frijitu eta azenarioa gaineratu, su ertainean jarri. 2 Minututara piper berdea eta tipula gaineratu, gatzez ondu. 2 Minutuetara lekak gaineratu. 10 minutuetara tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz sukaldatu.
Piperrauts gozoa gaineratu, pittin irabiatu eta 1L salda (beroa dugula) gehitu. Su bizian jarri eta irakiten hasten denetik 20 minutuz egosi.
Denbora pasata, gainontzeko salda gehitu eta berriro irakiten hasten denean arroza gehitu, ongi sakabanatu. Su bizian 5 minutuz egosi eta potentzia erdira 7-9 minutuz. 5 Minutuetara orburuak gehitu ongi sakabanatuz.
Paella bertan zerbitzatu.