ELTZE ZOPA

Udazken eta neguko egun hotzak datozenean, etxera iristean, amonaren zopa gorputza berotzeko ezinbestekoa da.



Osagaiak

6 Perts.

3 Lukainka
Belauna 1
Hegal zati bat
Lepo zati bat
Bizkarrezur zati bat
Oilasko hanka azalik gabe
75 gr Fideo
2 Porru
2 Azenario
10 Leka
Gatza

Prestaketa:

1.Azenarioa zuritu. Lekei puntak kendu. Porruei behar diren azalak kendu. Azenario, leka eta porruak garbitu. Belaun, hegal, lepo eta bizkarrezur zatiak garbitu. Eltze batean osagai guztiak sartu.


2.Estali arte urez gehituĀ  (3L) eta koilarakada bat gatz litro bakoitzeko gaineratuz sutan ipini. Bitsa kenduz, irakiten hasten denetik bi orduz egosi.


3.Denbora pasata barazki eta hezurrak kendu, oilasko hankari haragia kendu eta txikiturik eltzera gehitu.


4.Fideoak gaineratu eta bost minutuz egosi. Eltzean zerbitzatu.