ESPAGETIAK BARRENGORRI ETA GAZTAIN KREMA
Gaztainaren bilketa irailetik azarora bitartean egiten da, lurrera eroritako morkotsak bilduz eta zuhaitzak makil luzeekin astinduz. Jatorria Asian du,K.a.V mendean Greziara igaro zen, eta handik gainontzeko Europa osora. Oparitutako gaztainekin modu desberdin batean prestatzeko, honako errezeta bururatu zait. Mila esker Jabi eta Maria.
4 Perts.
Osagaiak:
- 500gr Espageti
- 200gr Barrengorri
- 500gr Gaztaina
- 1 Tipulina
- 200ml Esne-gaina
- Gatza
- Olioa
- 1 Katilu Barazki salda
- 2 Hosto ereinotz
- Ura
Denbora: 45 minutu.
Prestaketa:
1.Tipulina zuritu eta brunoisen zatitu. Gaztainei alde batean koska bat egin. Kazola batean sartu, urez bete, gatzez ondu eta 20-25 minutuz egosi.
2.Barrengorriak garbitu eta laminatu. Zartagin batean olioa gehitu, bero dagoenean tipulina gaineratu. 2 minutuz erregosi. Ondoren barrengorriak gehitu, multzoa irabiatu, erregosi barrengorriak bigundu arte, gorde.
3.Gaztainak zuritu, bero dauden bitartean, errazago zuritzen baitira. Irabiagailuko edalontzi batera gehitu barazki saldarekin batera eta txikitu. Lodia geratzen bata, salda edo ura gaineratu.
4.Kazola zapal batean, gaztaina krema, barrengorriak eta esne-gaina gehitu, su motelean multzoa irabiatu, elementu guztiak integratu arte. Kazola sakon batean, ura, ereinotz eta gatza gaineratu eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, espagetiak gehitu, poltsan jartzen duen denboraz egosi. Denbora pasata, bi burruntzali egosteko uraz gaztaina krema dugun kazolara gehitu, irabiatu. Espagetiak xukatu eta zuzenean, gaztaina krema kazolara gaineratu, ongi irabiatu. Zerbitzatu.