FUSILI ALFREDO SALTSAN OILASKOAREKIN CAJUN ERARA
Alfredo saltsa mundu guztian ezaguna da, goxoaz gain prestatzeko oso erreza. Istorio xelebre bat dut saltsa honek.
Alfredo di Leliok Alfredo saltsa asmatu omen zuen 1914an, fettuccini gurinarenaldaera bat bezala. Di Lelioren jatorrizko ekarpena fettucciniak jarri aurretik gurin kopurua bikoiztea izan zen. Gurin gehigarria honek di Lelioren emazte haurdunak platera hobeto digeri zezan jarriko omen zen.
Di Lelioren jatetxeko ohiko bezero batek gogoratzen du, Mary Pickford eta Douglas Fairbanks eztei-bidaian platerarekin maiteminduta geratu zirenean 1927an jatetxea ezaguna egin zela. Esker ona adierazteko, urrezko sardexka eta koilara bat oparitu zizkioten di Leliori, bien argazki batekin jatetxean bazkaltzen, eta Leliok bere lokalean zintzilikatu zuen argazkia. Pickfordek eta Fairbanksek plater bat prestatu zieten Hollywoodeko lagunei, eta laster egin zen ospetsu mundu osoan.
Osagaiak:
- 500gr Pasta (oraingoan espiralak erabili ditugu)
- 1 Koilarakada olioa
- 1 Koilarakada gurina
- 2 Oilasko bular
- 2 Koilaratxo cajun espezia
- 2 Baratxuri aleak
- 1/4 Katilu ardo zuria
- 1 Katilu Esne-gaina
- 1/2 Katilu Gazta marratua
Prestaketa:
1.Lapiko bat urez bete eta irakiten hasten denean pasta gehitu, egosi fabrikatzaileak jarritako denboran.
2.Bitartean, kazola zapal batera olioa eta gurina gehitu. Su intentsitate erdian, gurina urtu. Oilaskoa (lehendabizi harakinak erditik zatitzea eskatu) cajun espeziekin hautseztatu. Oilaskoa kazolara gehitu eta gorritu 3-5 minutu alde bakoitzetik, gorde.
3.Baratxuri aleak zuritu eta brunoise eran zatitu. Kazolara gehitu eta geratu den olio eta gurinean frijitu. Baratxuriak dantzan hasten direnean, ardoa gaineratu eta hondoko zati erreak egurrezko koilara batekin atera.
4.Esne-gaina gaineratu, gazta eta cajun espeziaren azkeneko koilaratxoa, sukaldatu gazta desegin arte, saltsa pittin bat loditzeko, 3-5 minutuz. Oilasko bularrak zatitu.
5.Pasta egosia xukatu eta alfredo saltsarekin nahasi. Plater bakoitzean 100gr pasta gehitu eta honen gainean oilasko bular bat zatiturik gaineratuz zerbitzatu.