HARAGI KROKETAK
Kroketak egiteko modu asko daude baita zaporeak ere. Hona hemen niretzako honenak.
Osagaiak:
12 Kroke.
- 0.8L Esne
- 3 Koilarakada oliba olioa
- 80gr Tipula
- 120gr Gurina
- 240gr Haragi txikitua
- 2 Koilarakada gatza
- 120gr Irina
- 200ml Esne gain
- Ogi txikitua
- 2 Arrautza
Denbora: 40 minutu. Orea jalki 8 ordu
Prestaketa:
1.Tipula julianan zatitu. Kazola batean esnea berotu. Beste su batean olioztaturiko kazola batean tipula potxatu.
2.Tipula kolore horixka hartu baino lehen kendu. Haragi txikitua gehitu. Gurina gaineratuz, sukaldatu. Irina eta gatza gehitu, kolorea izan arte sukaldatu, denbora guztian irabiatuz.
3.Esne gaina eta esnea gehitu, denbora guztian irabiatuko dugu multzoa irakin arte. Hozten utzi eta hozkailura sartu, gutxienez ordu bat. Hozkailutik atera eta eskuekin kroketa itxura heman. Ogi txikitutik pasa ondoren arrautza (irabiatua izango duguna) eta azkenik, ogi txikitutik berriro. Olioztaturiko zartagi batean, olioa bero dagoenean, frijitu urreztu arte. Paper xurgatzaile batean jarri eta zerbitzatu.