HEGALUZE FRIJITUA-NAFAR ERARA
Hegaluzearen denboraldian etxean afaltzen dugun errezeta bikaina.
Osagaiak:
4 perts.
Hegaluzea 660gr.
Tomate birrindua 250gr.
2 Tipula
Baratxuri 1
Perrexila
Olioa
3 Piper berdea
2 Pikillo piper
Gatza
Prestaketa:
Zartagina batean olia eta tipula bat gehitu (hau txikituta edo brunoise eran). Kolorea hartzen duenean tomate birrindua erantsi.
Egosi 15-20 min.
Buztin lapiko bat hartuta olioa ipini, bero dagoenean baratxuria gehitu.
Baratxuriak `dantzan´ hasten direnean tipula eta piper berdeak txikituta gehitu eta erregosi (samurra egoteko 5 min falta direnean pikillo piperrak gehitu).
Behin piper berdeak bigunak daudenean, pikillo piperrak gehitu, eskuekin zatiturik.
Sutik alderatu , hegaluzea zatitua gehitu, arantza eta azalik gabe, tomatea birrindua (tomatea egosi ondoren irabiagailutik pasa), ongi nahastu, gatza eta perrexila gehitu eta su bigunean 5min edukiko dugu eta jalki 15 min.